"Oso gustura gaude, jende asko etorri zen. Arratsaldean askotariko jendea batu zen gaztetxean, eta gauean, berriz, gazteek bete egin zuten gaztetxea. Oso giro ona egon zen. Helburua, bete dugu, beraz. Londresera lau egunetarako joango gara gu, otsailaren amaieran, eta duda barik, atzo batutako dirua lagungarri izango zaigu. Eskerrik asko, bada, gaztetxeari, taldeei eta etorri ziren guztiei" azaldu du Mikel Garaik, Zuazola Institutuko DBH4ko ikasleak.