Bedaxagarren kontzertua eta trekkinga antolatu dituzte Nepal diruz laguntzen jarraitzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urt. 28a, 15:16
Felipe Uriarte, Jose Luis Madinabeitia, Gaizka Galfasoro, Swejan eta Urko Egaña

Oñatiko Nepal Lagunduz elkarteak ekintzak antolatu ditu aurrerantzean ere Nepalera dirua bidaltzeko. Otsailean edo martxoan Jean Mixel Bedaxagarren kontzertua egin gura dute eta irailerako trekking irteera antolatu dute Everesten magalean.

Joan den urteko maiatzean Nepalen gertatu zen lurrikararen ondorioz sortu zen Oñatiko Nepal Lagunduz taldea. Hara bidaltzeko dirua batzeko lanean hasi zen orduan, eta ia urtebete pasa denean, lanean jarraitzeko borondate osoa duela adierazi dute taldeko kideek. Hala, Jean Mixel Bedaxagar-en kontzertua antolatu dute otsailerako edo martxorako; datorren aste hasieran zehaztuko dute data. Irailerako, berriz, Everest aurrez aurre ikusiko den hiru astetako elkartasun trekking bat. Trekking horren kostua izango da 1.830 euro. Diru hori Nepaleko gastuak ordaintzeko izango da; hemendik harako hegaldia aparte da.

Hemendik aurrera egingo dituzten ekintzekin batera, joan den maiatzetik hona herritarrek laguntzeko izan duten prestutasuna eta herriko talde ezberdinen artean sortu den elkarlana azpimarratu gura izan dituzte Nepal Lagunduz elkarteko kideek. "Jaso dugun babesa nabarmena izan da eta eskertzekoa herritarrek izan duten jarrera ona", aipatu du Urko Egañak.

Taldea sortu zenetik hona 6.000 euro batu dituzte eta bi proiektu babesteko erabiliko dute. "2.500 euro bidali ditugu Chaurikharka herriko etxeak konpontzeko. Bi nafar ari dira horretan lanean eta badakigu bidalitako diru dena helduko dela", azaldu du Felipe Uriartek. "Beste 2.500 euro Edurne Pasaban buru den elkarte batek duen Dhola proiektura bidaliko ditugu", jarraitu du Gaizka Galfasorok.

Udazkenean atera zituzten kamisetak Oñatiko turismo bulegoan daude salgai: umeenak 10 eurotan eta nagusienak 12 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak