Herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleek kontzertua antolatu dute egubakoitzerako. Antixena gaztetxean izango da, 22:00etan, eta Altxatu eta Denbora Galdua taldeek joko dute. Emanaldia entzuteko sarrera hiru euro izango da. Batutako dirua ikas bidaia egiteko erabiliko dute gazteek. Aurretik, 20:00etan, bertso saioa egongo da gaztetxean bertan, doan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.