Izena eman duten 192 gaztetxoak 45 taldetan daude banatuta eta talde bakoitzari kanta bat egokitu zaio, zozketa bidez. "Entsegu hauek ez dira abestia eta dantza ikasteko. Ikasita ekarri behar dituzte bata zein bestea. Grabazio egunean bezala, tokatu zaien kantua era instrumentalean entzungo dute entseguan, letrarik gabe. Entseguen helburua da agertokia ezagutzea eta beldurra uxatzea", dio Kantari saioaren aurkezleak, Amaia Txintxurretak. Aitor Agirianoren eta Unai Legardaren laguntza izango dute gaztetxoek bihar eta etzi.
Grabazioak otsailaren 13an eta 14an izango dira gaztelekuan.