Tolosa da ohorezko erregionalean baloia hanketan ondoen erabiltzen duen taldea. Eta horrek emaitza oso onak eman dizkio orain arte, 41 punturekion lider jarraitzen dutelako. Azkoagainera ere asmo horrekin etorri dira, eta atzetik hasi dira batera eta bestera baloia mugitzen, hutsuneren bat bilatu guran. Baina, Aloñak oso partidu serioa egin du defentsa lanena, Serraroren mutilek ez dute arazorik izan Tolosari baloia uzteko, eta aukera zegoenean ziztada ematen ahalegindu dira.
Aukera gutxi lehenengo zatian
Lehen zatia oso lehiatua izan da, baina ez da aukera garbirik egon, harik eta 35. minutuan epaileak penalti garbia adierazi duen arte. Joseba Irizar area barruan zangotrabatu dute tolosarrek, eta Ibañezek adierazitako penaltia Asier Ugartek gauzatu du (1-0).
Bigarren zatian Tolosarrak berdinketaren bila irten dira, eta aukeraren bat izan badute ere 65. minutuan Gaizka Irizarrek, falta jaurtiketa bikain baten bidez, 2 eta 0koa lortu du. Hurrengo minutuetan, Tolosakoak oñatiarren atearen aurka aritu dira buru-belarri, eta tarte horretan Aloñakoek partida erabakitzeko aukera izan dute. Hala, partiduko 88. minutuan Fuentesek 2 eta 1ekoa lortu du, eta azken bost minutuetan Azkoagainen urduritasuna nagusitu da. Hala ere, kanpotarrak ez dira izan gauza partidua berdintzeko.
Norgehiagoka hasi aurretik Esteban Galdosen izenean minutu bateko isilunea gorde da. Esteban Ohorezko erregional mailako taldeko delegatu Imanol Galdos aita zen.