Olabarrietako Aiastui baserriaren parean zegoen arriskua ezabatu egin da. Olabarrieta eta Murgia arteko buelta ematen zuten oinezkoek eta txirrindulariek errepide gainetik pasatzen ziren. Pasabideko lanak bukatuta, arrisku barik ibili daitezke orain.
Egaralur enpresak egin ditu lurpeko pasealekuko lanak. Aurretik Madalenan egindako moduan, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, errepide azpitik egin dute pasabidea. Lanak guztiz bukatuta daude eta pasabidea erabilgarri. Gelditzen den lan bakarra argi puntua ipintzea da.
Bidegorria
Bestalde, Ugarkalde eta Olabarrieta lotuko dituen bidegorriko lanak bukatzear daude. Zornotzako Gabika enpresak dihardu lanak egiten. Lurra asfaltatu eta autoendako eremua eta bidegorria bananduko dituen hesia ipintzea falta dira.
Bidegorriak 800 metro luze eta hiru metro zabal izango ditu.