Herrian argindar zerbitzua kudeatzen du Oñargik eta jakitera eman duten moduan mantenu lanen barruan sartzen dira lan hauek. Herriko beste puntu batzuetan ere egin izan dituzte, eta orain Olakua auzoan ari dira egiten. Faseka egingo dituzte eta ez dute aurreikusten argia kenduko dutenik, beraz, auzotarrek ez dute egunerokoan ezer igarriko.