Tarifa berdinak dituzte lurpeko bi aparkalekuek

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urt. 15a, 10:59
Zubikoako lurpeko aparkalekuaren sarrera-irteera

Lehen bi orduak doakoak dira eta ondorengo ordu bakoitzaren prezioa izango da 1,20 euro

Urte berriarekin batera parekatu dira herriko lurpeko bi aparkalekuetako tarifak, 2016ko udal ordenantzak aplikatuz. Egun, beraz, herriko lur azpiko aparkaleku bietako baldintzak berdinak dira. Lehen bi orduak doan dira kiroldegikoan zein Kalegoienakoan, eta hortik aurrerako minutu bakoitzaren prezioa ere berdina izango da bietan: 0,02 euro. Horretarako, kiroldegikoaren prezioak %60ko jaitsiera izan du. Lehen 0,05 euro zen minutua (hiru euro ordua) eta urte hasieratik 0,02 (1,20 euro ordua) da. Kalegoienakoan, aldiz, denbora luzeagoan utz daiteke autoa doan. Tarifa biak bateratzeko aldaketak egin dituzte aparkalekuetako makinetan.

Ordenantzak

Joan den urteko urrian onartu zituen udalbatzak 2016ko udal ordenantzak eta orduan hartu zuten erabakia ordezkari politikoek aparkaleku bietan prezio berdinak egotekoa. 2013tik zuten berezitasun ezberdinak bi parkinek: kiroldegikoak doako ordu gehiago eta Kalegoienakoak orduko prezio merkeagoa.
Alderdi jeltzaleak egin zuen aparkalekuen gaineko proposamena, eta bat egin zuen EH Bilduk. Bi aparkalekuen erabilera ahalik eta gehien erraztea herritarrei gura genuen. Modu honetara orain arte bakoitzak zuen alde ona bietan aplikatuko da urtarriletik aurrera", adierazi zuen urriko osoko bilkuraren amaieran Miren Elgarrestak, jeltzaleen udal bozeramaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak