Arratsaldean Antixena gaztetxean egindako ikuskizunean, Martin Bertsok eta Tiritatxok bederatzi proba egin dituzte, euskarak Oñatin duen osasuna neurtzeko. Proba horietan parte hartzeko gonbidapena egin diete haur eta gurasoei, eta publikoak ondo erantzun du.
Musika, kolore eta jolasez beteriko ikusikuzuna izan da Irrien Lagunek Oñatiko gaztetxean eskainitakoa, eta bertaratutakoek arratsalde atsegina pasa ahal izan dute Antixenean.