Irazan Antzerki Gunearen jendaurreko lehen emanaldia itzela izan da. Ikusgarria. Inprobisazioa zen oinarria eta inprobisazioarekin gauza asko egin daitezkeela erakutsi dute. Gaztelekua lepo bete duten ikusleek emandako gaiak eta Aitor aurkezlearen aginduetara, jolas ezberdinak egin dituzte Irazaneko inprolariek: alfabetoaren letrak oinarri hartuta, binaka eta launaka egoera ezberdinei aurre eginez, dantza egin ostean inprobisatuz edo ekitaldiko une gogoangarrienak antzeztuz.
Irailean sortutako Irazan Antzerki Gunearen bueltan 30 bat lagunek dihardute lanean, eta hiru hilabetetan landutakoa eta ikasitakoa erakutsi dute. Oraingo emanaldia taldeko helduak izan dira protagonista, baina gaztetxoak ere badituzte, eta laster egingo dute debuta: hilaren 23an izango da hori.