Otsailaren 6an ospatuko dira aurtengo Aratusteak eta Oñatiko Inauteriak taldea dagoeneko lanean hasita dago egun horretako ikuskizuna eta ospakizuna prestatzen. Astean birritan egiten dituzte entseguak: eguaztenetan 20:00etan eta zapatuetan 12:00etan. Oñatz dantza taldeak Errekalden duen lokalean dira entseguak. Hurrengoa, beraz, bihar, urtarrilak 9, izango da. Hamasei urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute kalez kale egingo dute ikuskizunean.