Irrien Lagunak datoz domekan gaztetxera

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urt. 8a, 10:58
Joan den urteko ikuskizuna

Irrien Lagunak taldeko kideak Antixena gaztetxera etorriko dira domekan, 17:00etan. Aurreko hiru urtetan egin duten bezala, umeekin abesteko eta dantza egiteko gogoz etorriko dira. Sarrerak herriko gozoki dendatan daude salgai, Mizken eta Kikun.

Gaztetxean urtarrilerako antolatu duten ekintzetako bat izango da domekako ikuskizun hori. Autoformazio eta filosofia saio bana ere antolatu dituzte eta baita bideo emanaldi bat eta kontzertuak ere. Esaterako, Euskal Herriko ABD-ak eskainiko dute.

Irazoki

Zuzenean joko duten taldeen artean daude, besteak beste, La otra, El exterminio de la raza del mono, Las Tuerkas, Oldakor, Sermond´s eta Voltaia. Baita Joseba Irazoki gitarra jotzaileak ere.

Gaur, egubakoitza, urtarrilak 8, joko dute Joseba Irazokik eta Lagunak. Kontzertua 22:00etan izango da, zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak