Hori horrela, belaunaldi ezberdinetako bertsolariak igoko dira urtarrilaren 5ean, 22:30ean, Zubikoa kiroldegiko taularen gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi –zapatuan Ilunben txapela jantzi zuena– eta Alaia Martin (zapatuko finalean, bigarren geratu zena–. "Maialen Lujanbio falta da, egun horretan kanpoan izango dela esan zigun; beraz, ezin oraingoan Oñatira etorri. Aspaldiko partez, Peñagarikano izango dugu gurekin. Saioak ohiko egitura izango du eta gure eskolako Mirari Sagartzazuk egingo ditu aurkezle lanak", dio Olaldek.
Txokolateixan eskuragarri
Hamar eurotan eros daitezke Errege egun bezperako sarrerak, Txokolateixan –gazteendako berriz, zazpi eurotan–. Lehenago agortzen ez badira, urtarrilaren 4ra bitartean izango dira han, eta egunean, leihatilan ere bai.