Zilarrezko eguzki-lorea irudikatzen duen trofeoa eta 1.000 euro jaso dute sari modura. Espeleologia taldearendako materiala erostera bideratuko dute dirua. "Jaialdian gure pelikula onartu izana ezustea izan zen guretzat eta sariarekin goaz! Oso pozik gaude", esan du Xanti Ugarte zuzendariak.
Beste jaialdi batzuetara
Bilboko jaialdian izan duten harrera kontuan hartuta, pelikula beste jaialdi batzuetara aurkeztea ez dute baztertzen. "Esperientzia aberasgarria izan da Bilbokoa eta egin diguten harrera oso ona. Uste dut Urzulo-k badituela beste jaialdi batzuetan egoteko aukerak".
Urez betetako kobazuloa da Urzulo. Barruko zirrikituak erakusten ditu Ugartek, izen bereko filman.