Oñatin %118 igoko dira inbertsioak datorren urtean

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko abenduaren 18a

Oñatik ia 20 milioi euroko aurrekontua izango du 2016an (19.759.809 euro), aurten baino %19 handiagoa. Gainera, 2015arekiko, %118ko igoera izango dute inbertsioek, ia lau milioi eta erdi euro. EH Bilduko zinegotzien botoekin onartu zuen udalbatzak datorren urteko aurrekontua atzoko osoko bilkuran. EAJk kontrako botoa eman zuen, jeltzaleak ez daudelako ados "Udal Gobernuaren kudeaketa ereduarekin". Bestalde, urritik aurrera kale garbiketa zerbitzua Udalaren esku egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak