Kostaldeko herri txiki batean kokatuta dago eta bizkaieraz dago kontatuta. Agurtzane Intxaurragak eta Miren Gojenolak antzeztutako bi saregileak dira protagonistak. Euren bizipenak eta sentipenak kontatzen dituzte itsasoaren alderdi gaziak eta gozoak batuta. Itsasontzi bateko patroiaren emaztea da Intxaurragak antzeztutakoa, eta senarra itsasoan galdu zuen, berriz, Gojenolaren pertsonaiak.
Aktoreen hitzak hamazortzi dantzari gazteren dantzekin josita daude. Hori horrela, antzeztutako bi pertsonaien iragana irudikatzen dute dantzari horietako bik; beste batzuk, berriz, baporean lanean dauden itsasgizonak dantzaren bitartez aurkezten dituzte, eta beste batzuk ostera, adibidez, itsasoko olatuak dira.
Ikuskizun bisuala
Begietatik sartuta, bihotzeraino heltzen den horietakoa da. 2013an estreinatu zuten eta harrera oso ona izan du kostaldeko eta barruko herrietan. Informazio zabalagoa gaurko Puntua aldizkarian.