Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko epea luzatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko abe. 17a, 11:01

Gaur bukatzen zen epea Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko baina epea luzatu egin dute. Hala, bihar, abenduak 18, 12:00etan bukatuko da epea. Botoa eman nahi duten herritarrek, Kontzejupetik aldizkariaren azken alean argitaratu den orritxoa bete behar dute eta udaletxeko harreran, turismo bulegoan edo sozioekonomia zerbitzuan (Bidebarrieta 12an) utzi behar dute.

Botoa ematen duten herritar guztien artean 200 txantxiko saria zozkatuko da. Eta herritarren botoz saritzen den dendak berriz, 500 txantxiko saria jasoko du. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an, 13.30ean egingo da udaletxeko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak