Alacantera egingo duten martxan hainbat herritarrek parte hartuko dute, eta besteak beste, zapatuan, gaztelekuan egindako talde argazkia eramango diote Josebari. Langileek 40 euro ordaindu beharko dute eta langabeek eta ikasleek 15 euro.
Ekitaldia Villenan
11:00ak aldera helduko dira Villenara eta han ekitaldi berezia egingo dute: elkartasuna adierazteaz gain, txalaparta doinuak, bertsolarien saioak eta musika emanaldiak egongo dira. Luncha ere egingo dute. Ekitaldia bukatuta, 14:00ak aldera, Oñatirako bidea hartuko dute. Itzulerako bidaia erosoagoa izan dadin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean ikusi ahal izango dute autobusean.