Ofizioka, puntuei erantzunak emanez eta bakarka jandu zuten sei bertsolariek. Guztiek utzi zuten ale bereziren bat gaztetxearen oholtzan. Beste aldean, entzuleak, adi-adi. 30en bat herritar. Gehinak bertsozale fidelak. "Gustura" bukatu zuten guztiek saioa: bertsolariek eta zaleek.
Harremanak sendotzea
Euskal Herriko bertso eskolen arteko harremanak sortzea eta bertsotan aritzea du helburu Bertso Truk ekimenak. Bertso eskolak taldeetan banatu dituzte, eta oñatiarrek Sakanako eta Larrabetzu-Mungiako kideek kontra kantatu behar dute. Oñatiko bertso eskolako kideek Mungian egingo dute hurrengo saioa, egubakoitzean.