Elbarriendako aparkalekuak errespeta daitezen kanpaina egin du Trautik

Jarri bere lekuan, ez bere tokian leloa duen kartelak ipini dituzte aparkaleku urdina adierazten duen seinale bakoitzean. Orritxoak ere banatu dituzte elbarriek zer nolako egoerak bizi eta jasan behar izaten dituzten azaltzen. "Aparkaleku urdinak elbarriendako dira. Kolore ezberdinaz margotuta daude eta errespetatu egin behar dira",  esan du Trautiko kide Mikel Etxezarretak.

Oñatin 50 eta 100 aparkaleku urdin artean daude elbarriendako. Kopuruarekin pozik daude Trautikoak, baina ez herritar askok ematen dioten erabilerarekin. "Kiroldegira umea jasotzera edo kultura etxera liburua aldatzera doan gurasoa, espaloian aparkatzen duena edo zebra-bidea oztopatzen duena. Akaso bi minutuko kontua da, baina tarte horretan elbarrituren batek aparkaleku horren beharra badu, ezin izango du autoa aparkatu", esan dute Trautikoek. Adibide horiek jasotzen dituzte herriko kaleetan eta txokoetan ipini dituzten kartelak.

Isunen eragina

Aparkaleku urdinak errespeta daitezen isunak jartzea izan daiteke neurrietako bat. "Poltsikoan eragiten badigu, akaso zorrotzagoak izango gara aparkatzerako orduan. Baina, kontzientzia kontua da. Aparkatzeko arazorik ez dutenak jarri daitezela gure azalean", esan du Mikel Etxezarretak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.