7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana da. Estereotipo sexistetatik eta generoaren etiketa guztietatik ihes egiteko beharra duten bi gazteren bizipenak kontatzen dituzte esketx laburren bitartez. "Modu jostagarrian kontatuta daude; ez da antzezlan moralista. Komedia da eta kantuak eta dantzak ere batzen ditu. Beste pertsonaia batzuk ere badaude, eta txotxongiloen bitartez irudikatzen ditugu horiek", diote aktoreek.
Etzi, Oñatiko Gaztelekuan
Azaroaren 21ean estreinatu zuten, Bilbon, eta etzi, domeka, Oñatin ikusteko aukera izango da, 12:30ean hasita. Sarrerak leihatilan eskura daitezke egunean bertan, bi eurotan.