EAJk hiru lehentasun jarri ditu 2016ra begira

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko abe. 10a, 13:13

Behartsuenei laguntzea, tokiko merkataritza indartzea eta Oñatin kirola sustatzea izan dira EAJren lehentasunak 2016ko aurrekontuak lantzerako orduan. Datorren eguenean, hilak 17, eztabaidatuko ditu aurrekontuak udalbatzak abenduko ohiko osoko bilkuran, 19:30ean.

Alderdi jeltzaleak prentsa oharrez jakinarazi duen moduan, lehentasun horiek burutzeko proposamen hauek egin ditu: lekuko merkataritzan kontsumitzeko bonu sozialak eskaintzea, Urrutxu eta San Martin eremuak kirol zerbitzuetara egokitzea eta igerilekua handitzeko eta paddle pistak egiteko ikerketa lanak gauzatzea. Arlo sozioekonomikoan, 'leihatila bakarra' proposatu du oposizioko alderdiak, autonomo eta ekintzaileendako laguntza gisa. Ekintza turistiko interesgarriak egitea ere proposatu du, herriko ostalaritza eta merkataritza sustatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak