Oñatiko Ernaik bi ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako presoei elkartasuna adierazteko: argazki erraldoia ateratzea eta Alacanteko Villena kartzelara irteera egitea. Argazkia bihar, zapatua, aterako dute, 19:30ean, Ona taberna pareko plazatxoan. Joseba Arregi oñatiarra preso dagoen Alacanteko espetxera, berriz, hilaren 19an joango dira; 16a da izena emateko azken eguna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.