"Originaltasuna eta umorea" saritu ditu epaimahaiak XI. Kameratoian. Oñatiko LPM Eta Lagunak taldeak bi sari irabazi ditu Kameratrola lanarekin: publikoaren saria eta lehiaketako hirugarren saria, Tokikom saria. "Umorea ere euskararen parte dela erakustearren" irabazi dute Tokikom saria oñatiarrek.
Atzo, abenduak 8, ospatu zen XI. Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketa, Durangon. Izena emandako hogei taldetatik hamazazpi heldu ziren bukaeraraino. Eusk.aroa izan da gaia eta taldeek 50 ordu izan dituzte film laburrak egin eta Topaguneari entregatzeko.
Lehen hiru lan sarituak hemen ikus daitezke.