Eramandako jostailu bakoitzagatik txartel bat jasoko du haurrak eta txartel hori erabili beharko du zapatuko azokan berak aukeratutako jostailua hartzeko.
Gaur, eguaztena, da azken eguna jostailuak entregatzeko; 16:45etik 19:45era. Jostailu truke azoka zapatuan, hilak 12, egingo da ludotekan bertan, 10:30etik 13:30era.