Ohitura den bezala, aurten ere azoka solidarioa ospatuko du Elkar Hezik herriko plazan. Aurtengo gaia: Errefuxiatuak eta EA21eko Mugikortasuna Eta Osasuna. Aurten ere, Batxilergoko 2.mailako talde bat aritu da antolakuntza lanetan eskolako kultura prozesuarekin elkarlanean. Azokan izango ditugu...
- 18 bat GKE. Beraien proiektuen inguruko informazioa eta salgaiak (artisautza, bidezko merkataritzako produktuak, kamisetak, bitxiak...) izango dituzte postuetan.
- ELKAR HEZIko postuak. Biltzen den dirua Siriako errefuxiatuei bideratuko zaie.
- guraso, ikasle eta irakasle/llangileok egindako bitxiak...
- guraso, ikasle eta irakasle/llangileok egindako GOZOGINTZA.
- TXOZNA. Urtero bezala, sagardoa, txorizoa eta salda egongo da.
- ACESMAren eskutik jostailu bilketa.
- ERREFUXIATUEN inguruko erakusketa.
- Gurutze gorriaren eskutik.
- Jostailu (berrien) bilketa.
- Reanimación Cardio Pulmonar (RCP) tailerrak. Honen inguruko informazioa zehatzagoa helaraziko dizuegu aurrerago.
- CLOWN ikuskizuna.
- EA21eko tailerra (MUGIKORTASUNA ETA OSASUNA) : Ibilalditxoa oinez. 11:30-12:30
- Aurpegi margoketa tailerra.