Euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko bi manifestazio egingo direla aldi berean Urtarrilaren 9an, azaldu du Ernaik: bata Bilbon eta bestea Baionan. "Gure ustez, manifestazio horietara joatea ezinbestekoa bada ere, presoen auzia konpontzeko eta etxean ahalik eta azkarren egon daitezen, gure egunerokoan, konpromisoak hartzeari ekin behar diogu. Horregatik, Oñatiko Ernaik gazteontzako egitaraua prestatu du. Informazioa kalean jarriko dugun postuan jaso dezakete herritarrek", azaldu dute.
Egitaraua:
Argazki erraldoia: abendauren 12an, 19:30ean Ona tabernako plazatxoan.
Martxa: abenduaren 19an, Alacanteko Villena espetxera martxa antolatu du Ernaik. Izan ere, Villenako kartzelan Joseba Arregi oñatiarra dago. "Martxan bertan hainbat ekimen egingo dira, kontzertua, txalaparta, bertsoak... "Animatu beraz! Izena emateko tokiak Arrano, Boga, Ona eta Ongi izango dira, epea Abenduak 16 baino lehen. Beraz, presoen auzia konpontzeko gazte guztion konpromisoa ezinbestekoa delako!".