Azaroa da Movember ekimenaren hilabetea. Hori horrela, gizonezko askok bibotea luzatzen utzi dute azken egunetan. Horietako batzuk bat egin dute Oñatiko taldeak bultzatutako ekimenetan. "Pozik gaude erantzunarekin. Lehen urtean hiruk egin genuen bat mugimenduarekin. Iaz, 40 bat izan ginen eta aurten, apur bat gehiago. Ea bada, hurrengo urtean bibotedun gehiago elkartzen garen", esan du Lopezek.