Eltziaren kudeaketa faseko bigarren bilera irekia egingo dute bihar, zapatua. Eltzia nola kudeatu eztabaidatzeko saioa izango da eta galdera hauei erantzungo diete, besteak beste: nola antolatuko gara Eltzekideok? Zein egitura sortuko ditugu? Nolakoa izango da eta nola antolatuko dugu udalarekin harremana? Saioa 10:00etatik 13:30era izango da Gurutze Gorriko gelan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.