Vasco-Navarro trenaren historia ezagutu ahal izango da hitzaldi batean

Idoia Davila 2015ko aza. 23a, 16:01

Eguenean, azaroak 26, Oñatiko Udal Euskaltegian ‘Vasco-navarro trenaren burdinbide zaharra’ hitzaldia eskainiko da arratsaldeko 18:00retan.

Iñaki Varona Urbinaren eskutik (Gasteiz, 1967) jasoko dute hitzaldia bertara hurbiltzen direnek. Varona IKA erakundeko euskara irakaslea da eta aspaldiko trenaren xehetasunak ezagutzera emango ditu.

Inaugurazio eta itxiera egunak, Bergarako Mekolalde auzotik Lizarraraino egiten zuen ibilbidea, Oñatiko adarra barne, eta toki bakoitzetik garraiatzen zituen produktuak ezagutu ahal izango dira, besteak beste.

Duela 40 urte egin zuen trenak azken bidaia, 1967an, eta urte haietan gertatutako gerrak, grebak, istripuak eta pertsonaia askoren bizipenak ekarriko ditu gogora hizlariak. Gertaera historiko horiez gain estraperloaren, errekadisten eta apustuen istorioak ere baditu Vasco-Navarro trenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak