Azaroaren 25eko arte instalazioa egiteko batu dituzten zapatak gorriz margotuko dituzte gaur, astelehena, iluntzean. 18:00etatik 20:00etara egingo dute margotzeko tailerra Andraitz Emakume Taldearen lokalean (San Juan kalean). Saioa girotzeko “artea eta feminismoa” tertulia gidatua izango da Artaziak taldearen eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.