Santa Zezilia ospatu dute Jose de Azpiazun

Eneko Azkarate 2015eko azaroaren 22a

Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, Oñatin ere ospakizunetan murgildu dira egunotan. Barikuan ospatu zuten Musika Eskolako ikasle eta irakasleek, gurasoen gozamenerako. Kalejira, musika emanaldia, dantzak eta txokolate jana izan zituzten. Musika herrikoi ospetsuenekin, primeran pasa zuten guztiek, txiki zein handi.