Hamar bat puntuko alde horri eutsi egin dio ia partida osoan Oñatiko taldeak. Hala ere, Aitor Aranburu entrenatzaileak aitortu du txantxikuarrek hobera egin dutela partiduak aurrera egin ahala, eta besteak beste, bigarren zatian defentsa sendoago antolatu izana laguntza handia izan dela garaipena erdiesteko.
Horrekin batera, Aranburuk adierazi du uste baino makalxeago aurkitu dituztela Escolapios taldeko mutilak, "gogotsuago" espero zituzten, aurreko lehiaren ondoren.
Eneko Ugarte atezainak ere Oñatiko taldeak defentsan egindako lana goraipatu du, eta azpimarratu du berez hurrengo norgehiagokan lehiakide izango duten Tolosaren kontra jokatzeko bestela ere gogotsu dauden arren, gaurkoa moduko garaipenak are eta indar handiagoa ematen diela.