Markelen omenez egun hau prestatzen duten hamabigarren aldia izan da, eta Irizarrek asko eskertu du: "Asko eskertzen da urtean zehar jarraitu nauten lagunekin elkartzea, ez da erraza izaten eta. Jendeak egiten duen esfortzu horrek emozionatu egiten nau".
Eusebio Lasarte, Markelen laguna eta jarraitzailea ezin izan da bazkarian izan, kanpoan dagoelako, baina egunerako prestatu duten ikus-entzunezkoan berak abesten duen kantua jarri diote irudiei. "Urte osoko errepasoa egin dute argazki bidez ikus-entzunezkoan, eta Eusebiok abesten duen kanta ere jarri dute barruan".