Santa Zezilia eguna ospatuko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko aza. 20a, 12:24

Kalejirak, txokolatea eta kontzertua izango dira gaur eta domeka.

Domekan, hilak 22, da Santa Zezilia eguna eta euren zaindariaren eguna ospatuko dute herriko txistulariek eta Udal Musika Bandako kideek. Baita Jose de Azpiazu musika eskolakoek ere.
Domekan, herriko kaleetan zehar musika egiten ibiliko dira 10:00etatik aurrera herriko txistulariak eta Udaleko Musika Banda. Foruen plazatik abiatuko dira eta kalez kale ibiliko dira gero. Eguerdian Santa Zeziliako kontzertua egingo dute bandak eta parrokiako abesbatzek. Santa Ana aretoan izango da hori, 12:45ean, eta herritar guztiendako izango da. Sarrera irekia izango da.

Txokolatea

Musika eskolakoak berriz, gaur, egubakoitza, ospatuko dute musikarien zaindariaren eguna. 17:00etan kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar eta 17:30ean musika emanaldia eskainiko dute berdura azokan. Pieza herrikoiak izango dira joko dituzten gehienak, adibidez: Begiak parrez parre eta Egia da. Kepa Junkeraren Gaztelugatxeko martxa eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Xu, xu, xuabe kantak ere joko eta abestuko dituzte. Musika eskolako 150 ume inguruk parte hartuko dute ekitaldi horietan.

Musika emanaldiaren ondoren, urtero egin ohi duten moduan, txokolate beroa eskainiko zaie ume guztiei. Musika eskolako umeekin batera herritar guztiak daude gonbidatuta kalejiran parte hartzera eta kontzertua zuzenean entzutera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak