Produktu hauen erabiltzaile agiria lortzeko titulazio betekizunak bete beharko dira, edo antolatzen diren ikastaroak gainditu.
Honen inguruko zalantzak argitzeko Deba Garaia Landa Garapeneko Elkarteak bilera informatiboa antolatu du Oñatiko Kultur Etxean. Hitzaldia azaroaren 25ean izango da, eguaztena, goizeko 11:30etan.
Hizlariak Fernando Diez eta Ane Miren Agirrezabala Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak izango dira. Besteak beste agiria derrigorrezkoa den, zertarako balio duen eta nork lortu behar duen argituko dute.
Izena emateko Deba Garaia elkartera deitu behar da, 943 76 25 47 edo 656 781 415 telefono zenbakian. Posta elektronikoa ere bidali daiteke marikarmen@debagaraia.com helbidera.