Mindfulness-ari buruz hitz egiten denean, arreta eta kontzientzia osoaz ari da, hau da, kontzientzia aktibo eta erreflexiboari buruz. Baloraziorik gabe, judiziorik gabe, unean bizitzea modu aktibo, kontziente eta erreflexiboan.
Elkar Hezitik azaldu duten moduan, arreta osoko praktikek ez dute gure bizitzako gorabeherak desagertaraziko, baina intentsitate bereziko momentu horiek (eskolan edo etxean arazoak izatea, gaixotasunak, lana galtzeak, banatzeak, jaiotzak, ezkontzak edo heriotzak…) gugan izan dezaketen eragina alda dezakete.
Horretaz berba egiteko izango da gaurko hitzaldia. Elkar Heziko Lehen Hezkuntzako liburutegian izango da, 18:30ean.