Ume eta gaztetxo ugari batu dira Foruen plazan Oñatzekin dantza egiteko

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko azaroaren 15a

Gaur, domeka, arratsaldean ume eta gaztetxoekin dantza egiteko hitzordua zeukan Oñatz dantza taldeak 45. urteurreneko ospakizunen barruan eta herritarrek ez dute huts egin. Guraso, ume eta gaztetxo asko batu dira Foruen plazan eta biribilean jarrita, Zazpi jauzi, Txulalai eta Mamuts bezalako dantzak egin dituzte. Oñatz dantza taldeko kideak pozik eta eskertuta daude orain arteko ekitaldiek herritarren aldetik izan duten babesagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak