Marrazkia, musika eta poesia batu egin ziren atzo, zapatua, Arantzazun, Misterioari dario emanaldian. Josu Maroto marrazkilariak, Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano joleak eta Andoni Salamero poetak bat egin zuten Gandiaga topagunean eskainitako emanaldian. Haien esanetan, Misterioari dario ikuskizuna "bizitzari egindako goraipamena eta gorespena da, bizidun bakoitzari egindako kantu zintzoa".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.