Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak hirugarren saria jaso du Merzouga argazkiarekin. "Maroko aldean nenbilela atera nuen argazkia, eta oso pozik nago jasotako sariarekin. Gainera, maila oso altua izan da aurten, eta Natalyia Andrianova garailearen argazkia asko gustatu zait. Zuri-beltzean ateratako argazki ederra da", azaldu du bergararrak.
Natxo Santos oñatiarrak, Non dago Aizkorri argazkiarekin eskuratu du Oñati Saria: "Pozik nago bai. Maila altua izan da. Argazkia, Urbiatik paseotxoa ematen nenbilela atera nuen. Une berezia izan zen".
Benito Cantero, Juan Carlos Mediavilla eta Mikel Cavero hirukoteak osatu du Aloña Mendiko natura eta mendi argazki lehiaketako epaimahaia eta azaroaren 5ean hartu zuen epaimahaiak erabakia, Aloña Mendi kirol elkartearen egoitzan. Hauexek dira argazki sarituak:
- A saila: gizakia mendian. Lehenengo saria: Down to the top argazkia. Egilea: Natalyia Andrianova.
- A saila: gizakia mendian. Bigarren saria: Khumbu argazkia. Egilea: Javier Camacho.
- A saila: gizakia mendian. Hirugarren saria: Mendia ta askatasuna argazkia. Egilea: Aitor González B.
- A saila: gizakia mendian. Oñati saria. Hutsik.
- B saila: mendi ingurunea. Lehen saria: Mountain lights. Egilea: Javier Camacho.
- B saila: mendi ingurunea. Bigarren saria: Pizon vulgar. Egilea: M.Antonio Salvador.
- B saila: mendia eta ingurunea. Hirugarren saria: Merzouga argazkia. Egilea: JJ Lopez Azurmendi
- B saila: mendi ingurunea. Oñati saria. Non dago Aizkorri? argazkia. Egilea: Natxo Santos.