Hiru arlo artistiko uztartuko ditu 'Misterioari dario' emanaldiak

Idoia Davila 2015ko aza. 12a, 16:07

Marrazki, musika eta poesiak bat egingo dute zapatuko emanaldian Arantzazun

‘Misterioari dario: Gizakia gogoeta-bidean’ ikuskizuna bihar, azaroak 14, eskainiko da arratsaldeko 18:00retan. Josu Maroto marrazkilariak, Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano-joleak eta Andoni Salamerok hartuko dute parte Arantzazuko Gandiaga Topagunean ikusi ahal izango den emanaldi honetan.

Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu du Arantzazuko Parketxearen laguntzarekin eta kultur-emanaldi berezia prestatu dute hiru disziplina artistiko uztartuz. Marrazkia, musika eta hitzak bat egingo dute Maroto, Ramirez, Goenaga eta Salameroren eskutik.

Artista hauen hitzetan “biziari egindako goraipamena eta gorospena da, bizidun bakoitzari egindako kantu zintzoa”. Galdera existentzialak aurkezten zaizkio ikusleari, askotan erantzun nahi ez ditugun galderak. Saio hunkigarria eta hurbilekoa sortu nahi izan dute, barne-esperientzia hori izaten laguntzeko giro bildu, atsegin eta lasaian eskainiko da emanaldia.

Sarrerak doan

Sarrerak dohainekoak izango dira Gandiaga Topaguneko leku guztiak bete arte; 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Hori dela eta aurretik asistentzia konfirmatzea gomendatzen da 943 71 65 75 telefonoan edo info@arantzazugandiaga.com helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak