Haur liburutegiko irakurketa-klubean guraso zein umeendako dago tokia

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko aza. 13a, 18:58
Bularretik mintzora (erabili.eus)

Bularretik Mintzora kanpainaren barruan, irakurketa-klubak izeneko saioak antolatu dituzte aurten ere haurren liburutegian.

Saio hauetan, gurasoek eta haurrek irakurketarekin lotutako ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin, Galtzagorri elkarteko profesionalek gidaturik, adibidez: irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta liburuak ezagutuz gozatzeko eta idatzizko literaturaren curriculum bat pixkanaka osatzen hasteko.

Hiru saio egingo dituzte, Lur Korta ipuin kontalariak gidatuta: azaroaren 18an eta abenduaren 2an eta 16an. Lau eta sei urte bitarteko umeendako eta euren gurasoendako saioak izango dira eta izena aurrez eman behar da haurren liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak