Familian egiteko bisita izango da, ume zein gurasoak daude gonbidatuta. Garai bateko lehoien, artzen eta mamuten aztarnak ikusi eta animalia horiek nola bizi ziren, zer ohitura zituzten eta ze garapen izan duten ikertuko dute umeek. Bisita euskaraz izango da. 10:00etan hasiko da eta bi ordu iraungo ditu. Komeni da izena aurrez ematea telefono zenbaki honetara deituta: 943 08 20 00. Sarrera hiru euro izango da.