Ekitaldi nagusia azaroaren 14an izango da Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. Oñatz dantza taldeak, Oñatiko Udal Musika Bandak, abesbatzak eta Aita Madina Txistulari taldeak hartuko dute parte, besteak beste, ekitaldi horretan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Txokolateixian eta kultura etxean. Hilaren 21ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute eta hara joateko sarrerak toki berdinetan eros daitezke 25 eurotan.