Hamar urte pasa dira Kasablankako gaztetxea bota zutenetik

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko azaroaren 9a

Atzo, azaroak 8, bete ziren hamar urte Kasablankako gaztetxea bota zutela. Gaztetxe haren sorrera, eraistea eta Antixena gaztetxearen irekiera jasotzen duen bideoa egin dute orduko gaztetxeko kideek. "Tamalez irudi berdintsuak ikusi ditugu aste honetan Donostiako Gros auzoan", diote. Eta gaineratu: "espero dugu ekintza honek Kortxoeneako gazteengan eragin berdina izatea, eta desalojo honen ostean indar handiagoarekin ekitea gaztetxe berri baten alde".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak