Larraña auzoko bizilagunak elkarrekin egun pasa ederrean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko aza. 7a, 17:46

Urteroko ohitura dute Larraña auzoan garai honetan, Auzoko Eguna antolatzeko, bizilagunak elkartu, elkar hobeto ezagutu eta harremanak estutzeko helburuarekin. Kiko Martinez, Larrañako auzo-alkateak, gaur, zapatua, hirugarren Auzoaren Eguna ospatu dutela  kontatu du:"Goizean barazkien erakusketa egin dugu; ia produktu gehienak, auzokoak bertakoak izan dira eta erakusketa osatzeko, Arabatik lekaleak eta bost motatako patatak ere ekarri ditugu. Ondoren egin dugun kontserba tailerrean 55 lagun inguru batu gara eta goiza luntx goxo batekin borobildu dugu; 100 lagun batu gara orduan. Arratsaldean, berriz, auzoko haurrentzako gaztaina erreak prestatu ditugu eta gauean, berriz, 90 lagun batuko gara elkarrekin larringain elkartean afaldu eta ondo pasatzeko. Trikitilariak ere ekarriko ditugu gaua borobiltzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak