'Hospital o manicomio' antzezlana estreinatu du Oñatiko Ikusi Makusi taldeak

Imanol Soriano 2015eko azaroaren 7a

Gizona bisitatzera ospitalera joan eta gizona falta! Horrela abiatzen da Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteko antzerki taldearen antzezlan berria.

Atzo, egubakoitza, estreinatu zuen obra berria Pake Leku elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak. Urtero egiten dute obra berria eta aurtengoak ospitale bateko gorabeheretan oinarritzen da. Pazientearen emaztea, sendagilea, garbitzailea... gauza bitxiak gertatzen dira ospitale honetan. Batek baino gehiagok pentsa dezake ospitalea baino zoroetxea dela.

Ikusi Makusi taldeak Oñatin estreinatu du antzezlan berria, baina egongo da beste hainbat lekutan ikusteko aukera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak