Burdina mozteko gailu bat erabilita bota zuten urriaren erdialdera Aizkorriko gurutzea. "Honen aurrekoa legazpiar batzuek egindako apustu bat zela-eta bota zuten, 1984an. Oraingo arrazoia zein den ez dakit, baina pena hartu dut", dio Fernando Maiztegi oñatiarrak. Izan ere, berak eraman eta jarri zuen gurutze hori 1993ko maiatzean, Bergarako Jose Antonio Lagoma, Ina Larrañaga eta azken horren emazte eta semearekin batera. Mendizaleak denak. "Bergarako Miguel Altuna institutuan egin genuen bi ikaslek eta hirurok, eskola orduetatik kanpo. Iñaxio Maiztegi galdaragile oñatiarrak lagundu zigun", du gogoan Larrañagak. Zegamako udalak gertaera konpontzeko asmoa agertu du.