Hogei taldek hartu dute parte Oñatiko VI. Laburmetrai Rallyan. Sari nagusia LPM taldeak jaso du; bigarren saria, berriz, Dwingi Dwingi taldeak; Dwingi Dwingik eskuratu du baita ere ikuslearen saria; eta hirugarren saritua Txantxiwood taldea izan da. Albiste barruan saritutako ikus-entzunezkoak osorik ikusgai.
Aurtengo generoa musikala izan da eta derrigorrez erabili beharreko objektua, herriko Bomag aldizkaria. Emakumezko aktore onenaren saria Irene Balzategik jaso du, eta gizonezko onenarena, Kepa Aranburuk.
Hauxe da sariketan lehenengo gelditu den LPM taldearen ikus-entzunezkoa:
Bigarren saria lortu duen Dwingi Dwingi taldearen laburmetraia, berriz, jarraian dago ikusgai:
Eta hirugarren saria jasotako Txantxiwood taldearen laburmetraia segidan: