Ordu eta laurden inguru ibili dira abesten, Txantxiku Ikastolak eta Jose de Azpiazu musika eskolak martxan jarritako ekimenean. Apirilean egin zuten lehenengo saioa, hileko azken zapatuan elkartzen dira, eta ekainera bitartean hiru saio egin ostean, irailean ekin zioten berriro ekimenari.
Azaroaren 28an irtengo dira hurrena Herrixa Kantuan ekimenekoak, kaleak euskal abestiekin alaitzera.